246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Udalbatzako kideen sariak

Sesmako Udalak, 2016ko abenduaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hurrengo ordainsariak eta bilkura-sariak ezartzea, beren karguan aritzeagatik 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:

“4.1.–Ezartzea honako urteko zenbateko gordinak:

a) Osoko bilkurara egiazki joaten den bakoitzean Udalbatzako kide bakoitzari 105,07 euro ordainduko zaizkio.

b) Batzordeetako buruei beren karguan aritzeagatik urtero 750 euro ordainduko zaizkie.

Aurrekoak, Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.4 artikuluak ezartzen duenez, “Toki-korporazioetako kideek beren karguak betetzean benetan egindako gastuen kalte-ordainak jasoko dituzte, administrazio publikoetan orokorrean aplikatzekoak diren arauen arabera, eta haien garapenean korporazioko osoko bilkurak onar ditzan arauen arabera hain zuzen”.

Kontuan hartuz aurretik azaldutakoa, alde batetik, bereizi eginen da kalte-ordaina Udalarentzat jarduerak egiteagatik, esaterako, azterlanak egin eta bilerak prestatzea eta egitea honako hauekin: kontseilariak, zuzendari nagusiak, Mankomunitateak, Udal Federazioak, Carcarko hondakinak tratatzeko planta, Sesmako ureztalurren ureztaketarako INTIAren kontseilari eta teknikariak, alderdiko alkateak elkarrekin jarduerak egiteko; Lodosako ponpaketa instalazioaren programazioa eta mantentze lana Sesman ureztatzeko; Esparto Beer edo Artesparto moduko emanaldiak aztertu, planifikatu eta gainbegiratzea; herrilurretako lurzatietan mugarriak aztertu, prestatu eta jartzea, etab. Jaso beharreko kopurua ezarri da: jarduketa bakoitzagatik 50 euro, PFEZaren gaineko Erregelamenduaren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat, %35eko atxikimenduarekin, seihilekoan behin ordainduta.

Bestalde, arestian aipatu jarduketak egiteko, gastuen itzulketa ezarri da, aldez aurretik eskatuta, honako kontzeptu hauengatik: aparkalekuko tiketak, joan-etorriak eta abar, 0,30 euro ordainduta kilometroko, PFEZaren gaineko atxikimendurik gabe eta hilabetean behin ordainduta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2016ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1614258