246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2016ko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea ordenantza fiskal hauetan:

1. Ordenantza fiskala, ur horniduraren tasak arautzen dituena.

2. Ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

Aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen, eta ohartarazten da ezen behin betikoa bilakatuko dela arestian aipatu den jendaurreko aldian erreklamazio, kexa edo oharrik jasotzen ez bada.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2016ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1614273