246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzan.
Hasierako onespena

Udalak, 2016ko azaroaren 30eko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko Eraikuntzako Ordenantzaren 19. artikuluaren aldaketa, oro har onartu baino altuera handiagoko eustormak eraikitzeko aukera ematearren lurzatiak ixteko, desnibel eta ezponda nabarmenak dauden eremuetan.

Iragarki honen bitartez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea egonen da interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten. Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, epea amaitutakoan behin betikoz onetsita geldituko da onespen erabaki hori eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Mendabian, 2016ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1614230