246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

6. poligonoko 11. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Los Arcosko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko abenduaren 2an, honako ebazpen hau eman zuen:

“Hasiera batez onestea xehetasun azterlana, Felipe Gómez de Segura Oses-ek sustatua (Ruiz de Alda kalea, 9 eta 11 zenbakiak), 6. poligonoko 11. lurzatian, Los Arcos (Nafarroa)”.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Los Arcosen, 2016ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1614170