246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2016 espedientea.
Behin betiko onespena

2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 3/2016 aldaketaren espedientea

GASTUAK:

a) Kreditu-gehigarriak:

1. kapitulua: 4.826,70 euro.

Aldaketa, guztira: 4.826,70 euro.

FINANTZABIDEAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Deikaztelun, 2016ko abenduaren 14an.–Alkatea, Javier Oteiza Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: L1614222