246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun azterlana, 1. poligonoko 516. eta 541. lurzatietan

Argitara ematen dira xehetasun azterlanean jasotako hirigintzako arauak, José María Arcos Viera arkitektoak 2015eko maiatzean prestatu baitzuen, José Joaquín Roncal Baraibarrek sustatuta, Zizur Txikiko udal katastroko 1. poligonoko 541 eta 516. lurzatietan. Xehetasun azterlana 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, eta 2016ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean, argitaratu zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke aipatzen diren epeetan, idazki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita: Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean (39/2015 Legearen 123.1. eta 124.1. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 10. artikulua).

Gazolatzen, 2016ko abenduaren 12an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana, 1. poligonoko 516. eta 541. lurzatietan(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1613995