246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Udalaren zerbitzuko langileendako 2017ko lan egutegia
eta epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen, 2016ko azaroaren 17an. Hona hemen haren testua:

Abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuak zehazten du Nafarroako Administrazio Publikoetako lanaldiaren urteko ordu kopurua; haren eguneroko banaketa 2017rako lan egutegia onestearekin batera ezarri behar da, alde batera utzi gabe Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko neurriak ezartzeko jarraibideak onesten dituena, Udalak bere langileekin sinaturiko lan hitzarmenari dagokionez. Langileek luzapena eskatu dute, kontuan harturik Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 746/2016 Ebazpena (2016ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa), eta espedientean agertzen den dokumentazioa.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 4ko 7/1985 Legearen 21.1-h) artikuluak Alkatetzari ematen dizkion eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–2017rako luzatzea “Zizur Zendeako Udala” enpresaren lan hitzarmena (lan-kontratudunak), 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra duena, Udalak ez baitu salatu haren indarraldia, amaitu (2016ko abenduaren 31n) baino bi hilabete lehenago.

Bigarrena.–Onestea Zizur Zendeako Udalaren zerbitzuko langileen 2017. urteko jaiegunen lan egutegia, honako hau izanen baita:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 6a: herriko festa (San Fermin bezpera).

–Uztailaren 7, 10 eta 11: Sanferminak.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta Udalaren zerbitzuko langileendako jaiegunak.

Hirugarrena.–Zizur Zendeako Udaleko Administrazioan lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

1. Eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, oro har. Ordutegiaren zati finkoa, eta beraz, nahitaez bertan egotekoa 09:00etatik 14:30a arte izanen da; gainerako 110 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 09:00ak arte eta 14:30etik 16:50a arte.

2. Artikulu honetan ezarritako urteko lanorduen banaketa doitzeko, aitzineko atalak ezarritako lanaldia duten langileek murrizketa hauek izanen dituzte: uztailaren 12a, 13a eta 14a: Sanferminak. Ordutegi finkoa: 09:00etatik 14:00ak arte.

3. Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berariazko horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen beste ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bestelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.

Laugarrena.–Zizur Zendeako Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.

Seigarrena.–Ebazpen hau Udaleko Langileria Departamentura igortzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten ondokoa dela errekurtsoen araubidea, ondoko epeetan aplikatu beharrekoa, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera: hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, Zizur Zendeako Udaleko Alkatetzari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegira zuzendua, edo, bi hilabeteko epean, berriz, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendutako errekurtsoa.

Gazolatzen, 2016ko azaroaren 17an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1613251