246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Olkozko UE-2 unitatearen behin betiko likidazioaren kontua. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2016ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olkozko UE-2 unitatearen behin betiko likidazioaren kontua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Tebasen, 2016ko abenduaren 12an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1613957