246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIOTZARI

Ordenantzak. Hasierako onespena

2016ko apirilaren 9ako osoko bilkuran, honako erabaki hau onetsi zen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako prozedura eta gehiengoarekin, hasiera batean onestea Ordenantza fiskal orokorra (eta hari erantsitako beste batzuk: ondasunak eta zerbitzuak, hondakin solidoen bilketa eta uraren hornidura), oinarrizko irizpideak eta arau komunak ezartzen baititu kontzeju honetako araubide fiskala eratzen duten ordainarazpen guztietarako; orobat onestea ondasunen aprobetxamendua arautzen duten ordenantza partikularrak eta, azkenik, hondakin solidoak biltzeagatik eta uraren eta argiaren horniduragatik kobratzeko zerbitzuen kudeaketa.

Biotzarin, 2016ko apirilaren 9an.–Alkate udalburua, Fernando Ilincheta Barace.

Iragarkiaren kodea: L1613967