246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2016ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 18an. Aditzera ematen da aldaketak 233.544,08 euro egiten duela guztira, entitatearen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ablitasen, 2016ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1614175