246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Eskaintza publikoa lurrak trukatzeko, bide publikoetarako

Udalak, 2016ko urriaren 24ko osoko bilkuran, honako bide publiko hauen trukeetarako espedienteak hasi ditu:

1. 181,59 m²-ko azalera, 2. poligonoko 578. eta 225. lurzatien artean.

2. 1.111,21 m²-ko azalera, 2. poligonoko 300. eta 646 lurzatien eta D azpilurzatiaren artean.

Helburua da beste lur batzuekin truke egitea, Bortoa eta Zarralagaiza alderdietan dauden bide publikoetarako erabiltzeko.

Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 130.2 artikuluak ondasunak modu horretan besterentzeko dioenari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, trukea egiteko eskaintza publiko gisa; toki entitatearen asmorako egokiak diren ondasunen titularrek hogei egun balioduneko epea izanen dute eskaintzara jotzeko.

Aberinen, 2016ko abenduaren 13an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1614228