24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nieves Martínez Unzueta andrea, Hezkuntza Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Nieves Martínez Unzueta andrea, Hezkuntza Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1601100