234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontua aldatzen duten 2016/38 espedientea
Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontua aldatzen duen 2016/38 espedientea, kreditu bereziei buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2016ko Azaroaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1613399