234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1336/2016 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 874/2016 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztatzeko ekipamenduetarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian aurreikusitakoarekin bat.

2016ko irailaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (170. zenbakia) argitaratu egin zen Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 874/2016 Ebazpena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztatzeko ekipamenduetarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian aurreikusitakoarekin bat.

Bidezkoa da 6. eta 13. oinarriak aldatzea eta eskaerak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23ra arte luzatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 874/2016 Ebazpena aldatzea, bere ebazpen zatiko 4. puntua ondotik adierazi bezala uzteko (ebazpen horren bidez Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztatzeko ekipamenduetarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian aurreikusitakoarekin bat):

“Deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an bukatuko da.”

2. Aipatu ebazpenaren I. eranskina aldatzea, oinarri arautzaileei dagokienez, ebazpen honen eranskinean jaso den moduan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Aldaketa hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

5. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko azaroaren 25ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan ureztatzeko ekipamenduetako inbertsioak egiteko laguntzen 2016ko oinarri arautzaileen aldaketa. Laguntza horiek Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian aurreikusita daude

Oinarri bakarra.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren 17an emandako 874/2016 Ebazpenaren aldaketa. Ebazpen horren bidez Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztatzeko ekipamenduetarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian aurreikusitakoarekin bat.

1.–6. oinarriko 4. puntua, inbertsio planari buruzkoa, aldatu da, eta honela idatzita gelditu da:

“4. Inbertsio plana prestatzeko, ezarrita dagoen eredua erabiliko da. Nafarroako Gobernuaren Atarian eskura daiteke eredu hori, laguntza hauen gaineko izapideen katalogoko web-orrian”.

2.–13. oinarriko 3. puntuko a) letra, laguntza eskaerari eta dokumentazioari buruzkoa, aldatu da, eta honela idatzita gelditu da:

“a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea badu, bizileku-baimen iraunkorrarena.”

Iragarkiaren kodea: F1613487