234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1335/2016 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 873/2016 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuan ureztaketaz bestelako nekazaritza ustiategietako inbertsioei” laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian.

2016ko irailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (175. zenbakia) argitaratu zen Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 873/2016 Ebazpena, “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuan ureztaketaz bestelako nekazaritza ustiategietako inbertsioei” laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onetsi zituena, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian.

Bidezkoa da 7. eta 9. oinarriak aldatzea eta eskaerak aurkezteko epea luzatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 873/2016 Ebazpena aldatzea, ebazpen zatiko 4. puntua ondotik adierazi bezala uzteko (ebazpen horren bidez “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztaketaz bestelako nekazaritza ustiategietako inbertsioei” laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian):

“Deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an bukatuko da.”

2. Aipatu ebazpenaren I. eranskina aldatzea, oinarri arautzaileei dagokienez, ebazpen honen eranskinean jaso den moduan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Aldaketa hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

5. Ebazpen honen aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jartzen ahalko dute argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko azaroaren 25ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

“Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuan ureztaketaz bestelako nekazaritza ustiategietako inbertsioei” laguntzak emateko oinarri arautzaileen aldaketa, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian

Oinarri bakarra.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren 17an emandako 873/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen aldaketa. Ebazpen horren bidez “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko ureztaketaz bestelako nekazaritza ustiategietako inbertsioei” laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barneko “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian.

1.–7. oinarriko 4. puntua, diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioei buruzkoa, aldatu da, eta honela idatzita gelditu:

“4. Agintaritza eskudunari laguntza eskaera aurkeztu ondoan hasi eta gauzatutako inbertsioek eta gastuek baizik ez dezakete laguntza eskuratu, oinarri honen 5, h) atalean aurreikusiek izan ezik. Frogabide gisa, inbertsioak justifikatzeko aurkeztutako fakturen, albaranen eta konturako ordainketen datak hartuko dira kontuan, besteak beste, eta, inbertsioan kokapen geografikoa zehazten ahal bada, eskatuko da aldez aurretik egiaztatzeko inbertsioak ez direla hasi. Ondorio horietarako, eskatzaileak inbertsioen hasiera egunaren berri eman beharko dio Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari, hasi baino 15 egun natural lehenago gutxienez”.

2.–7. oinarriko 5. puntuko h) atala aldatu da, eta honela idatzita gelditu:

c) Laguntza jaso dezaketen inbertsio guztiei lotutako kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko aholkularitzaren ordainsariak, bideragarritasun azterketak barne. Inbertsio plan bakar bat egiten bada, haren kostua oinarri arautzaile hauetako kostuetan sartuko da, 6. oinarriko 5. atalarekin bat. Betiere, diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioen guztirakoaren %12ko muga ezarri da atal honetarako.

3.–7. oinarriko 5. puntuko i) - i) atala aldatu da, eta honela idatzita gelditu:

“i) Ureztaketa Sindikatuaren edo Ureztatzaileen Elkartearen baimena, jarduketek entitate horiei egindako emakida baten bidez lortzen dutenean ura, edo Ur Konfederazioaren baimena gainontzeko kasuetan”.

“h) Laguntza jaso dezaketen inbertsio guztiei lotutako kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko aholkularitzaren ordainsariak, bideragarritasun azterketak barne. Inbertsio plan bakar bat egiten bada, haren kostua oinarri arautzaile hauetako kostuetan sartuko da, 6. oinarriko 5. atalarekin bat. Betiere, diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioen guztirakoaren %12ko muga ezarri da atal honetarako.

4.–Lerroalde bat erantsi zaio 9. oinarriko 4. puntuko b) atalari, laguntza motari eta zenbatekoari buruz, eta honela idatzita gelditu:

“b) Nekazari gazteek egindako inbertsioak: %25.

Oinarri arautzaile hauei dagokienez, nekazari gazteak dira laguntza eskaera aurkezten duten egunean 41 urte baino gutxiago dituzten onuradunak, baldin eta:

–Lehen instalaziorako laguntza ekitaldi honetan lortu badute, edo

–Lehen instalaziorako laguntza aurreko ekitaldietan lortu eta azken ordainketa egiteke dutenak, edo

–Instalatu zirenetik 3 urteko epearen barnean badaude.

Hiru urteko epea kontatzeko, instalaziotzat joko da da baldin eta onuradunak:

–Lehen instalaziorako laguntzen onuraduna izan bada; haien azken ordainketaren ebazpenaren datatik. Ondorio horietarako, egun horren ondoko ordainketen ebazpenak ez dira kontuan hartuko baldin eta errekurtsoen baiespenen ondoriozkoak edo laguntzak emateko ebazpenen aldaketen ondoriozkoak badira.

–Lehen instalaziorako laguntzen onuraduna izan ez bada; Nekazaritzako Gizarte Segurantzako altaren datatik.

Onuraduna pertsona juridikoa bada, eta, deskribatutako baldintzen arabera, bazkide guztiak gazteak badira, aurreko portzentajea aplikatuko da.

Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, laguntza eskaera aurkeztean lehentasuna duen ustiategi baten titularra, eta hartan aipatu baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute bazkide gisa, arestiko portzentajea aplikatuko da, gazteak kapital sozialean duen partaidetzaren heinean.”

Iragarkiaren kodea: F1613488