2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2017ko karga-tasak
Puiuko Udalak, 2016ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, karga-tasa hauek onetsi zituen 2017rako. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko dira:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.
–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifa ofizialak. Indizea: %1.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,50. Gutxienez ere 35 euro.
–Hiri-lurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: %10. Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera: 5 urte bitarte: %3. 10 urte bitarte: %3. 15 urte bitarte: %3. 20 urte bitarte: %3.
IGERILEKUETAKO PREZIO PUBLIKOAK
| ERROLDATUAK (euroak) | ERROLDATU GABEAK (euroak) |
Denboraldiko abonamenduak |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 40 | 45 |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 60 | 70 |
Helduak, 65 urtetik goiti | 40 | 45 |
Hilabeteko abonamendua (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera) |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 35 | 40 |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 50 | 55 |
Helduak, 65 urtetik goiti | 35 | 40 |
Hamabostaldiko abonamendua (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera) |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 30 | 35 |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 40 | 45 |
Helduak, 65 urtetik goiti | 30 | 35 |
Eguneko sarrera, larunbat eta jaiegunetan |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 6 | |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 7 | |
Helduak, 65 urtetik goiti | 7 | |
Eguneko sarrera, gainerako egunetan |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 4 | |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 5 | |
Helduak, 65 urtetik goiti | 5 | |
Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Puiun, 2016ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1613012