223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 792/2016 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 792/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Clinica Dental Yamaguchi SLri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta judiziora ager dadin 2016ko azaroaren 30ean, 10:30ean, Justizia Jauregiko 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4-1. solairua).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko azaroaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1612592