223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Krediku bereziak eta kreditu gehikuntzak Udalaren 2016ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, kreditu berezien espedientea onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu arruntean; guztira 174.442,30 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2016ko urriaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2016ko urriaren 3an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean edukirik Udalaren 2016ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak egoteko espedientea, guztira, 174.442,30 euro egiten duena, epe horretan inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da gehikuntza horien iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu beheitituak:

A) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 45.760,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 59.157,30 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 34.525,00 euro.

Gastu beheitituak, guztira: 139.442,30 euro.

Gastu goitituak:

A) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 127.507,30 euro.

B) Kapital eragiketak:

4.–Transferentzia arruntak: 2.000,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 44.935,00 euro.

Gastu goitituak, guztira: 174.442,30 euro.

Diru-sarrera goitituak:

A) Eragiketa arruntak:

3.–Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 20.000,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurrak: 15.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 35.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2016ko azaroaren 9an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1612700