223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Cidacos urbanizazioan igogailuak paratzeko plan berezia. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2016ko urriaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko ekainaren 14an hartutako erabakia, jendaurrean jartzen duena hilabeterako Cidacos urbanizazioan igogailuak paratzeko plan berezia (2016ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa).

Ikusirik uztailaren 29an eta abuztuaren 11n, jendaurreko aldian, aurkeztutako alegazioak, eta baita plan bereziaren talde prestatzaileak haiei erantzunez egindako txostena ere.

Ikusirik Udaleko arkitektoak 2016ko urriaren 20an egindako txostena, eta Hirigintzako Informazio Batzordearen urriaren 18ko aldeko irizpena,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hein batean baiestea urbanizazioaren baldintzei eta irisgarritasunari buruzko alegazioak, plan berezian azaldutako obren ondorioz aldatzen diren urbanizatutako espazio publikoen egokitzapenaz den bezainbatean.

Atari berrien proiektuek bere baitan jasoko dute urbanizazioaren ingurune kaltetua berritzea.

Zentzu horretan bereziki kontuan hartu behar da urbanizazioaren zeharkako kaleak jasaten duen ukipena, bertan proiektu bateratua eginen baita kolektoreak desbideratzeko eta zolaketa lanak egiteko, lizentziak eman aurretik, 4, 8 eta 11. atarietan.

Ezestea urbanizazioaren gainerakoa irisgarritasunaren araudira egokitzeari buruzko beste aferak, ulertzen baita badagoela irisgarria den ibilbide bat (31. planoan adierazia), eta irisgarritasuna hobetzeko urbanizazioaren gainerako berrikuntzak edozein unetan egin daitezkeelako, obra proiektu bat tramitatuz. Gaur egun osorik berritzeko eskakizuna neurriz kanpokoa dela uste da.

Bigarrena.–Baiestea proposatutako konponbideen batasun estetikoari buruzko alegazioak, eta luzetarako kaleetarako irtenbide bakarra ezartzea, aukeratu beharrekoa sandwich panel grisaren edo egungo bistako adreiluaren artean (obra lizentzia eskatzeko aurkezten den proiektuan zehaztuko da), eta beste irtenbide bat, dagoenaren antzekoa, zeharkako kalean, pintura edo sandwich panel txuriz eta arotzeria grisez osatua.

Hirugarrena.–Ezestea talde prestatzailearen txostenean agerian jarritako akats teknikoen aurrean aurkeztutako aukerak, haren bideragarritasun teknikoa zalantzan jartzen dutenak, nahikotzat jotzen baita plan berezi honen xedeari dagokionez egiten den analisia, tramitatzen ari den agirian azaldutako aukerei eta haien bideragarritasunari buruzkoa.

Aukera uzten da etxebizitza blokeen barnealdetik bestelako eskuhartzeak proposatzeko, eraikinaren lerrokadurak aldatzen ez badituzte, horrela ez bailieke plan berezi honen tramitazioak eragingo.

Laugarrena.–Ezestea garajea legeztatu arte plan berezia gelditzeko proposamena, bai eta plan berezian igogailuak garajeraino jaisteko debekua jasotzeko proposamena ere, ulertzen baita lerrokadurak aldatzeko plan berezitik kanpoko aferak direla.

Dena dela, garajeraino jaisten diren igogailuak proposatzen badira, horrek jarduera sailkatuaren espedientea aldatzea eskatuko luke, garajetik etxebizitzetarako sarbide berriak ezartzen baitira.

Bosgarrena.–Ezestea bizilagunen partehartzeari buruz, batzarrei buruz eta abar egindako alegazioak, ulertzen baita plan bereziak bete duela, espedientean frogatzen den bezala, herritarren parte-hartzeari buruzko hirigintzako legezko tramitea (2016ko maiatzaren 17ko bilkuraren azalpen akta) eta baita jendaurrean izatekoa ere.

Gainera, espedientean jasota daude plan berezi honen tramitazioa eskatu duen pertsonaren ordezkagarritasunaren frogagiriak.

Seigarrena.–Behin betiko onestea Cidacos urbanizazioan igogailuak paratzeko plan berezia, erregistroan 5.184 sarrera zenbakia duena, Zidakos urbanizazioko jabeen elkarteak sustatua.

Zazpigarrena.–Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea behin betiko onetsitako plan berezia, luzaturiko txostenekin batean, haren kontrolerako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat; horretarako, 10 eguneko epea izanen da gehienez, onespenetik.

Zortzigarrena.–Dagokion iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plan bereziaren araudiarekin batera, indarra har dezan.

Bederatzigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, ukituei, Hirigintza Alorrari, Udaltzaingoari eta Idazkaritza Orokorrari, eta Udaleko iragarki oholean jartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2016ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

ERANSKINA

Plan bereziaren araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1612732