223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2016ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Erriberriko balorazio txostena berrikusteko proiektua, Trabajos Catastrales, SA enpresak prestatua.

2. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 36.4 artikuluarekin bat, aipatu agiria jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean onespen hau laburturik argitaratzen denetik aitzina. Aditzera ematen da aipatu agiria jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

3. Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa, 2017ko zergaldirako finkatu diren bana-banako balioek ondorioa izateko.

4. Horren gaineko iragarkia Udalaren iragarki oholean paratzea eta erabaki hau Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Tracasari igortzea.

Erriberrin, 2016ko azaroaren 17an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1612771