223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2017rako aldaketa, tasak eta prezio publikoak ezartzen dituzten ordenantza fiskaletako tarifetan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2016ko azaroaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017rako aldaketa, tasak eta prezio publikoak ezartzen dituzten ordenantza fiskaletako tarifetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da ezen, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsita geldituko dela aurrekontuko aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Erriberrin, 2016ko azaroaren 17an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1612770