223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Oihan aprobetxamendua enkantean, %10 merkeago

Nabaskozeko Kontzejuak, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra. 616 ler gorri, 405 m³ zur eta 211 m³ bilgarri-zur/enbor txiki egiten dutenak. Alderdia: Cerro Chipiterlo. PEFC oihan ziurtagiria du.

Hasierako prezioa %10 merkeago: 15.077,58 euro, BEZa kanpo.

Proposamen ekonomikoak Nabaskozeko Kontzejuaren erregistroan aurkeztuko dira, abenduaren 2ko 12:00ak baino lehen.

Nabaskozeko Kontzejuan eginen den jendaurreko ekitaldian irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egun berean, 13:00etan.

Nabaskozen, 2016ko azaroaren 9an.–Kontzejuko burua, Melchor Aspurz Barberena.

Iragarkiaren kodea: L1612677