223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Proiektuaren behin betiko onespena eta desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea

Garraldako Udalak, 2015eko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Garraldako Udaleko Nuestra Señora de Orreaga ikastetxe publikoa Garralda herriko saneamenduko sare orokorrera lotzeko proiektua.

2016ko irailaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatutako proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda, eta jendaurrean eduki zuen hamabost eguneko epean.

Epe hori iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, Udalak, 2016ko azaroaren 7an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Arriola jaunak aurkeztutako alegazioak ezestea.

2. Behin betiko onestea ikastetxe publikoa Garralda herriko saneamendu sare orokorrera lotzeko proiektua, eta baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespen honek berarekin dakartza erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra.

3. Organo eskuduna denez gero, Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, lehenbailehen konpondu behar baita ikastetxe publikoaren isuriek sortzen duten arazoa, ez baita haiekin inolako arazketarik egiten. Orobat, xedea da Ebroko Ur Konfederazioak errekerimendu gehiagorik ez egitea eta obra hasteko epeak bete ahal izatea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako diru-laguntza ez galtzeko, hura galduz gero ezin izanen bailitzateke obra hori egin.

4. Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazioak.

5. Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietako batean.

6. Erabaki hau Arriola jaunari jakinaraztea, proiektua prestatu duen ingeniaritzak egindako txostenaren kopia bat igorriz, eta aurkez ditzakeen errekurtsoen berri ematea.

Garraldan, 2016ko azaroaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Juampérez Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1612605