223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

95/2016 FORU DEKRETUA, azaroaren 2koa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duena. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

ZIOEN AZALPENA

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren xedapen iragankorrak ezarritako epe iragankorra hemendik gutxira bukatuko denez (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren), eta ikusi denez komenigarria dela 2015-2016 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten zentroetako titularrek bete beharreko baldintza fisikoak mantentzea, bidezkoa da aipatu araubidea urtebete luzatzea.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluaren eta Toki Araubideko Foru Batzordearen txostenak jaso ondoren, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 2ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren xedapen iragankorra aldatzea. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarra aldatu da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“Xedapen iragankor bakarra.–2016-2017 ikasturterako baldintza fisikoak.

1. 2016-2017 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten zentroek bete beharko dituzten baldintza fisikoak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean zehaztuta daudenak dira. 28/2007 Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko azaroaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1612357