223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

76/2016 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Alfonso López Vivié Nonelli espezie apaingarrien eta oihangintzako espezieen ekoizle-ugaltzaile izateko baimena eman eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzen duena ES15310378 zenbakiarekin.

Alfonso López-Vivié Nonellek eskaera erregistratu du, 2016ko urriaren 2an. Baimena lortu nahi du espezie apaingarrien eta oihangintzako espezieen ekoizle-ugaltzaile izateko.

Eskaera azterturik, eta instalazioetan ikuskatze lanak egin ondoren (2016ko urriaren 21eko NA/CIP/25/04 zenbakiko akta), eskatutako baimenak emateko proposatu du Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoak, arlo horretako indarreko araudiak eskatutakoa betetzen delako.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBATZI DUT:

1. Alfonso López-Vivié Nonelli (IFZ: 2882929V) espezie apaingarrien eta oihangintzako espezieen ekoizle-ugaltzaile izateko baimena ematea, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea ES15310378 zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko urriaren 25ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1612172