223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1226/2016 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2016ko Planeko (37. plana) nekazaritzako aseguruak 2016an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2016ko Planeko (37. plana) nekazaritzako aseguruak 2016an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren.

Plan horren lerroetan (kontratazio epea azaroaren 15ean hasiko da), ENESAk doitu eginen du laguntzaren intentsitatea, zeren eta aseguratutako ekoizpena handitzeak aurrekontu desbideraketa eragin baitu; ukitutako lerroen artean Fruta ustiategietarako estaldura gorakorreko asegurua dago, sektorean oso adierazgarria dena eta hedatze maila handikoa. Aseguruetarako diru-laguntzak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ematen dituenak, ENESAk helburu horretarako ematen dituenen portzentaje bat izanen dira. ENESAk egindako doikuntzak berarekin ekarriko du gastua murriztea Nafarroako Foru Komunitateak ematen duen diru-laguntzan, eta aseguruaren kostua handitzea nekazariarentzat. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren asmoa da ENESAren beheratzeak ekarriko duen gastu murrizketa sistemara itzultzea, horrela Departamentuak aseguru lerro hori kontratatzeko ematen duen diru-laguntza portzentajea handituz.

Horregatik, ebazpen honen xedea da Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpena aldatzea, alderdi horiek jasotzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpena aldatzea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den moduan. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2016ko Planeko (37. plana) nekazaritzako aseguruak 2016an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren.

2. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko azaroaren 8an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 710/2015 Ebazpenaren aldaketa. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2016ko Planeko (37. plana) nekazaritzako aseguruak 2016an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren

Oinarri bakarra.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpenaren I. eranskinaren aldaketa. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2016ko Planeko (37. plana) nekazaritzako aseguruak 2016an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren.

Aldatu egin da Fruta ustiategietarako estaldura gorakorreko asegururako diru-laguntzaren portzentajea. 300. lerroa da, abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpenaren bosgarren oinarri arautzaileko 1. puntuan zehaztua. Honela idatzita agertuko da:

KODEA

LERROA

N.G-AREN DIRU-LAG.

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, P modulua

%62

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, 2. modulua

%55

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, 3. modulua

%50

Iragarkiaren kodea: F1612668