223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2987/2016 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onesten duena, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 25ean emandako 2881/2016 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.

Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horretarako arrazoia adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 1/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea, I. eranskin gisa ageri dena.

2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, II. eranskin gisa ageri dena, kasuan kasuko arrazoia adierazita.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Deialdien Atalari, Titulazioak Aztertzeko Batzordeari eta Argibide eta Agiri Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko azaroaren 7an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu duten funtzionarioak

DEITURAK ETA IZENA

ESPEZIALITATEAK

BRAVO VINAGRE, VANESSA

Ingelesa

Pedagogia Terapeutikoa

LÓPEZ AZPILICUETA, ANA ISABEL

Lehen Hezkuntza

Euskara (Nafarroa)

LÓPEZ ESTÉVEZ, FRANCISCO JAVIER

Frantsesa

LORENZO VELASCO, ZAIRA

Haur Hezkuntza

PÉREZ ZURBANO, EVA

Lehen Hezkuntza

RAMÓN LATORRE, ANA

Pedagogia Terapeutikoa

ROSÓN GOIKOETXEA, ELIXABETE

Lehen Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

RUIZ ORIA, ALICIA

Haur Hezkuntza

II. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu ez duten funtzionarioak

DEITURAK ETA IZENA

ESPEZIALITATEAK

ARRAZOIA

BERZAL SENOSIAIN, RAQUEL

Pedagogia Terapeutikoa

Praktiketako funtzionarioa da

BRAVO VINAGRE, VANESSA

Entzumena eta Hizkuntza

Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean eskatutako tituluak

MUNARRIZ BAZTERRECHEA, AINHOA

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Entzumena eta Hizkuntza

Euskara (Nafarroa)

Praktiketako funtzionarioa da

ROS GARRIDO, ALBA

Haur Hezkuntza

Praktiketako funtzionarioa da

RUIZ VIDORRETA, MARIA ARANZAZU

Pedagogia Terapeutikoa

Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean eskatutako tituluak

Iragarkiaren kodea: F1612674