1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urriaren 25ean emandako 379/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuan aritzeko beka bat emateko deialdia onesten da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 321793.
Eskaerak aurkeztea.
1. Eskaerak urriaren 25eko 379/2016 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturalean aurkeztuko dira.
Iruñean, 2016ko urriaren 25ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1612590