213. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, Haur eskoletan edo 0-3 urtekoendako ikastetxeetan haurrak matrikulatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Haur eskoletan edo 0-3 urtekoendako ikastetxeetan haurrak matrikulatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eritze Atetzen, 2016ko urriaren 25ean.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.

ALDAKETA, HAUR ESKOLETAN EDO 0-3 URTEKOENDAKO IKASTETXEETAN HAURRAK MATRIKULATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Ordenantzaren 1. artikuluari ondokoa gehitu zaio:

Ordenantza hau ez zaie aplikatuko 0-3 urtekoendako ikastetxeetan seme-alabak matrikulaturik dauzkaten gurasoen eskaerei, ikastetxe hori Atezko Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatua daukan udal batekoa baldin bada.

Iragarkiaren kodea: L1612131