211. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1885E/2016 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez, bete gabe uzten da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anatomia Patologikoaren arloko sendagile espezialista izateko lanpostu huts 1 eta Barne Medikuntzaren arloko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 29an eman 1475E/2016 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 88 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 17 lanpostu huts eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatra izateko 3 lanpostu huts (108, guztira) merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko. Deialdi hori 2016ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an.

Deialdi horretan, besteak beste, Anatomia Patologikoaren arloko sendagile espezialista izateko lanpostu huts 1 eta Barne Medikuntzaren arloko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts eskaini ziren, baina ez da inor aurkeztu. Hortaz, bidezko da bete gabe uztea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bete gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ondotik zehazten diren espezialitateetan.

–Anatomia Patologikoaren arloko sendagile espezialista izateko lanpostu huts 1.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzaren arloko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2016ko urriaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1611865