2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Xehetasun azterlana barne lerrokadura aldatzeko
San Juan karrikako 7an. Hasierako onespena
Alkatetzak 2016ko urriaren 21ean eman ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen xehetasun azterlana barne lerrokadura aldatzeko San Juan karrikako 7an (188. lurzatia).
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Onetsitako agiria kontsultarako dago www.obanos.es webgunean, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan eta, epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Obanosen, 2016ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.
Iragarkiaren kodea: L1611995