210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

185/2016 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren ordainsariak ezartzen dituena, 2016ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien erregelamendua onetsi zen.

Erregelamendu horren 13. artikuluak ezartzen du hark indarra hartu ondoren, “aitzineko artikuluetan aurreikusitako osagarri desberdinen ondorioz lanpostu bakoitzari esleitutako portzentajeak foru agindu bidez eguneratuko dituela Barne arloan eskumena duen kontseilariak, aldez aurretik ordezkari sindikalekin negoziatuta; betiere, berak aplikatu beharko ditu erregelamendu horren eranskinetako balorazio irizpideak”.

Bestetik, 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak, Nafarroako Foruzaingoaren antolaketa eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duenak, bai eta Foruzaina kidego horren antolaketa, brigada eta taldetan, garatzen duten hainbat foru aginduk ere.

Egitura berri horrek, besteak beste, orain arte ez zeuden unitateak sortzea dakar, eta daudenak beste modu batez antolatzea.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean ezarritako ordainsarien sistemak, lehen aipatu irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren bidez garatuak, beharrezkoa egiten du Nafarroako Foruzaingoari 2016ko azaroaren 1etik aurrera aplikatuko zaizkion lanpostu osagarri berriak onestea.

Horrenbestez, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.

Foru agindu honen eranskin gisa datorren taula onesten da, Nafarroako Foruzaingoari 2016ko azaroaren 1etik aurrera aplikatuko zaizkion puntuazioak eta lanpostu osagarriak jasotzen dituena.

Azken xedapen bakarra.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko urriaren 28an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

ERANSKINA

Puntuazioak eta lanpostuko osagarriak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1612055