210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03453 NL/br espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3105000H.

Helbidea: Foruen plaza, zk.g., Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Urritzateko erreka.

Tokia: Sumutsuko Borda.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Baimendu beharreko lanen xedea ibai-ibilgutik lurra kentzea da, mendi mazelako luizien ondorioz pilatutakoa; ezponda berria eginen da ondoren, harri-lubetaren oinarria ibilguan paratuz, 3 metroko altuera eta 60 metroko luzerarekin. Ibilguan behin-behineko presa bat eginen da lanak egin bitartean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko urriaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1611605