210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-270

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea. Xedea: Larriongo saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena. Ibilgua: Urederra ibaia. Isurketa eginen den udal mugapea: Allin (Nafarroa).

Lanen xedea hau egitea da: hondakin uren sarrerako hustubidea, araztegia (iragazki biologikoa, lehen eta bigarren mailako dekantazioa eta amaierako bi aintzira) eta irteerako hustubidea. Isurketaren gehieneko bolumena 16.060 m³-koa da urtean eta 44 m³-koa egunean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko urriaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1611674