203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 887/2015 familia-prozedura

Iruñean, 2016ko urriaren 13an.

María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 887/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean ebazpena eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta Flavio Santiago Sailema Tiban jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko urriaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1611576