203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Lur-ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016. urteko likidazioa onetsi dela, balorazio txosten berriko zerga-oinarriei eta 2016ko kuotei jarraituz.

Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren urteko kuotaren borondatezko ordainketa epea ezarri da: 2016ko irailaren 20tik 2016ko urriaren 27ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko urriaren 27an kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Esako Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, edo eskudirutan udaletxean, aipatutako epean, ordainagiria aurkeztu ondotik.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Esan, 2016ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1611480