203. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Erripako 5. poligonoko 23. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Odietako alkatetzak 2016ko urriaren 11n eman 28/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Erripako (Odieta) 5. poligonoko 23. lurzatiaren xehetasun azterlana, eremu publikoa nahitaezko lagapen gisa definitzeko” espedientea, Eduardo Echeverría Goñik, Miren Bakarne Iragui Ollok eta Imanol Mikel Iragui Ollok eskaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak, indarrean den testuaren arabera, bere 62., 76., 74. eta 81.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Erripan, 2016ko urriaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1611532