2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2016. urtekoa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko urriaren 31n bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko Jarduera ekonomikoen gaineko zergagatik 2016. urteari dagozkion kuotak.
Nafarroako Rural Kutxaren edo La Caixaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, ordainagiria aurkeztu ondotik.
Epe hori iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.
Urriaren 31n ordainagiri helbideratuak zergadunek emandako kontuetan kargatuko dira.
Iratxetan, 2016ko urriaren 1ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
Iragarkiaren kodea: L1611529