200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

FERROLGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 807/2013 prozedura

María Luz García Iglesias andrea, Ferrolgo Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Patricia Fradde Rocak, María Josefa Roca Amenedok, Mónica Frade Rocak eta Pedro José Frade Rocak eskaturik, erreklamazio bat dela-eta Izar Fene, Ferrolterra de Montajes SLren, Montajes y Servicios Norgonza SLren, Montajes Indunor SAren, Calderería Ferrolana SLren, Insder SLren, Mapfre Mussini SAren, Montajes Tubacer SLren, Naval SAren, Monesaren, Menaco SLren, Talleres y Montajes Irne SAren, Tecnymo, Talleres Mecánicos Galicia SLren, Ibercon SAren, Metal Fersa SLren, Suministros, Prefabricaciones y Montajes SAren, Mantenimientos, Ayuda a la Explotación y Servicios SAren, Nervión, Montajes y Mantenimiento SLren, Metaspa SLren, Grupo Isolux Corsan SAren, Isolux Ingeniería SAren, BF Stamp SLren, Serfrimec SLren, Tamoin Construcciones Mecánicas SLren, Elaborados Metálicos SAren, Galmexco SLren, Navantia Feneren, Sociedad Cooperativa Irisen, Gonzalo Rodríguez Arribíren eta José Luis Roca Amenedoren aurka bideratu den 807/2013 prozedura arruntaren barnean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Talleres y Montajes Irne SAri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2016ko azaroaren 7ko 12:15ean eta 12:20an ager dadin Xulgados eraikinaren 2. solairuan (lan arloko salan), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta behar izanez gero, judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Talleres y Montajes Irne SAri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Iruñean, 2016ko irailaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Luz García Iglesias.

Iragarkiaren kodea: J1611412