200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GIJONGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua
190/2016 prozedura

Olga Peña García andrea, Gijongo Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: monitorioa dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den MON 190/2016 prozeduran, honako ebazpen hauek eman dira, ondotik adierazten diren datuak dituztenak; interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko, eta adierazten den errekurtsoa jartzen ahal da haien kontra.

Ebazpenak: dekretua eman da artxibatzeko eta auzi-jartzaileari igortzeko 2016/05/19ko betearazpena aurkezteko.

Berrikuspen-errekurtsoa jartzeko epea: 3 egunekoa.

Jakinarazten zaion pertsona: Control Empresarial Navarra SL.

Eta Control Empresarial Navarra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak edo epaienak, edo prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Gijonen, 2016ko irailaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Olga Peña García.

Iragarkiaren kodea: J1610748