200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GIJONGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua
76/2016 prozedura

Carmen Villar Sevillano andrea, Gijongo Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: gai arrunta dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 76/2016 prozedura arruntean, honako ebazpen hau eman da, ondotik adierazten diren datuak dituenak; interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko, eta adierazten den errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra.

–Ebazpena: 2016ko uztailaren 15eko autoa, eta 2016ko uztailaren 21eko antolaketa eginbidea.

–Erregutze-errekurtsoa jartzeko epea: 5 egunekoa; berraztertzeko errekurtsorako epea: 3 egunekoa.

–Jakinarazpenaren xedeko pertsona: Seguridad Empresarial Navarra SL.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Gijonen, 2016ko irailaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Carmen Villar Sevillano.

Iragarkiaren kodea: J1611258