200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua
464/2015 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan 464/2015 prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

89/2016 epaia.

Iruñean, 2016ko apirilaren 28an.

Carlos Martins Pires jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 464/2015 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Combidal 2000 SL sozietateak sustatu du, Elena Díaz Alvarez de Maldonado prokuradore andreak ordezkatuta eta Ricardo Peñuelas Masip legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean diren Eduardo Domínguez Bacaicoa jaunaren eta Recreativos Esquíroz SL sozietatearen aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Epaitza: baiesten dut Elena Alvarez Díaz de Maldonado auzitegietako prokuradore andreak, Combidal 2000 SL sozietatearen izenean eta hura ordezkatuz, jarri duen demanda auzi-ihesean diren Recreativos Esquíroz SL sozietatearen eta Eduardo Domínguez Bacaicoa jaunaren aurka, eta azken horiek kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 19.572,48 euro ordaintzera solidarioki, bai eta prozesuko kostuak ere.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Eduardo Domínguez Bacaicoari eta Recreativos Esquíroz SL sozietateari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko irailaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1610738