200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 498/2016 prozedura

Iruñean, 2016ko irailaren 22an.

María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 498/2016 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Luisa Fernanda Arcilla Hincapie andrea epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Luisa Fernanda Arcilla Hincapie andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko irailaren 22an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1610841