200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

25. poligonoko 93. lurzatiaren xehetasun azterlana, Aritzalan. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko urriaren 4ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Aritzalako 25. poligonoko 93. lurzatiaren eremuan, Joaquín Montoya Oteizak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarrita; halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinarazten zaie, nahi duenak azter dezan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aritzalan, 2016ko urriaren 4an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1611260