200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Deialdia, obren udal lantaldeko koordinatzaile buru izateko lanpostu bat, errelebo lan-kontratuaren bidez eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Obren udal lantaldeko koordinatzaile buru izateko lanpostu bat, errelebo lan-kontratuaren bidez eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Udalak, 2016ko urriaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen Joaquín Prado Santamaría obren udal lantaldeko koordinatzaile buru izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Alesbesen, 2016ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1611359