200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Arraitz-Orkingo 9. poligonoko 316 eta 317. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak 2016ko urriaren 3an emandako 183/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Arraitz-Orkingo 9. poligonoko 316 eta 317. lurzatien xehetasun azterlana, 317. lurzatian karrerapea eraikitzea ahalbidetuko duen gehieneko lerrokadurak finkatzeko xedez” izeneko espedientea, M.ª Cristina Espelosín Olagüe eta Izaskun Escudero Apezetxeak eskatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak, indarrean den testuaren arabera, bere 62., 76., 74. eta 81.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren, 2016ko urriaren 3an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1611338