200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Katastroko espedientea

Mendazako Barrutiko Udalak, Alkatetzak 2016-09-21ean eman 36/2016 CA Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 32. artikuluaren babesean, hasiera eman dio espedienteari titulartasuna erregulatzeko landalurren katastroko 5. poligonoko 171, 172, 174, 175, 176, 187 eta 203. lurzatiei dagokienez. Katastroan agertzen dira Sociedad Granada sozietatearen izenean, 916602056 IFK eta helbidea Antzinen duena, kalea ezezaguna. Ez dago datu gehiago entitate horri buruz baina, aitzitik, Lizarrako Jabetza Erregistroaren eta aurkeztutako gainerako dokumentazioaren arabera, lurzati horien titulartasuna, ondoan zehazten diren pertsonei eta azaltzen den proportzioan dagokie:

–Jesús Carmelo Sáinz Gambra, NANa 15774147-B, %9,377.

–José Ángel Hita Landa, NANa 33427514-G, %2,344.

–Leire Gallastegui Lander, NANa 30642364-Q, %2,344.

–M.ª Remedios Sáinz Gambra, NANa 15714026-N, %4,688.

–Cecilia Hita Lanz, NANa 15713877-R, %4,688.

–Valentina Sáinz Gambra, NANa 15714014-T, %4,688.

–Miguel Ángel Sáinz Gambra, NANa72634177-Q, %4,688.

–Jesús Manuel Sáinz Gambra, NANa 72636312-N, %4,688.

–Jovino San Martín Martínez, NANa 015714038-R, %25.

Argitara ematen da, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, hilabete bateko epean interesdunek beren eskubideen defentsan agertzeko eta egoki juzgatzen dutena adierazteko aukera izan dezaten.

Mendazan, 2016ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L1611323