200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

75/2016 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2016ko abuztuaren 19an egin ziren.

Garraio Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 20ko 82/2015 Ebazpenaren bidez, 2016ko deialdia onetsi zen errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, hasierako kualifikazioa egiaztatzen duena. Ebazpen hori 2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.

Behar diren probak egin ondoren, izendatutako epaimahaiak 2016ko abuztuaren 19an egindako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 3. atalak eta errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri den izangaien zerrenda onestea. Zerrenda horretan ageri dira errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria eskuratu duten izangaiak, 2016ko abuztuaren 19an egindako probak gainditu dituztelako.

2. Garraioen Ustiapenerako Atalari agintzea errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiriak prestatu eta behar diren kualifikazio txartelak egin ditzala.

3. Ebazpen hau Garraioen Ustiapenerako Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Herri Lanetako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2016ko irailaren 5ean.–Garraio Zerbitzuko zuzendaria, Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría.

ERANSKINA

Gidarien lanbide gaitasunaren agiria lortzeko 2016ko abuztuaren 19an egindako probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

DEITURAK

IZENA

MOTA

AGORRETA ZABALZA

BEÑAT

Salgaiak

BABAS

RABAH

Salgaiak

CABRERA CUMBICOS

ALEX RAMIRO

Salgaiak

CUESTA TORRECILLA

JESUS CARLOS

Salgaiak

GUAZHA MACAS

CARLOS ALEXANDER

Salgaiak

IRAIZOZ VILLEGAS

ABEL

Salgaiak

IRIARTE ERANSUS

RAMON

Salgaiak

LARRASOAÑA VAZQUEZ

ALEJANDRO

Salgaiak

LOYARTE LUJAMBIO

ANGEL MARIA

Salgaiak

PIEDRAHITA NARANJO

JAVIER DE JESUS

Salgaiak

ROJAS SANCHEZ

HOLGUER JAVIER

Salgaiak

CARRASCO LUQUE

JOSE LUIS

Bidaiariak

DUEÑAS JIMENEZ

PEDRO MARIA

Bidaiariak

LORENTE ESCRIBANO

PEDRO MIGUEL

Bidaiariak

Iragarkiaren kodea: F1611380