200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2016ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2016 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Uharte Arakilen, 2016ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Juan Angel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1611302