200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzearen gainekoa. Hasierako onespena

Etaiuko Udalak, 2016ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etaiuko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Etaiun, 2016ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L1611337